Laguntza



ES

EU

Partikularrak

WiFi sarea konfiguratzea Livebox 6s bideratzailean (ZTE) MASMOVIL

Aldatu MASMOVILen  nire Livebox 6s (ZTE) bideratzailearen konfigurazio-pasahitza


Livebox 6s-en konfigurazio-menura sartzeko pasahitza aldatzeko (ez nahasi WiFi sarera sartzeko pasahitzarekin), lehenik bideratzailera konektatu behar dugu, eta haren konfigurazio-webgunera sartu:

Boton router euskera yg.png

Menu nagusira sartutakoan, "konfigurazio aurreratua" fitxara joango gara (1). Ondoren, ezkerreko zutabean, "administrazioa" (2) aukera hautatu behar dugu, eta erdiko formularioan, "Oraingo pasahitza" (3) sartu behar dugu (hori da sartu duguna); "Pasahitz berria" (4) eremuan, berriz, nahi dugun pasahitza sartu behar dugu, eta "Berretsi pasahitz berria"(5) eremuan errepikatu.

Azkenik, sakatu "gorde" botoia (6). Gogoan izan hemendik aurrera konfigurazioan aldaketak egiteko pasahitz berria erabili beharko duzula, baina sarbide-erabiltzaileak "admin" izaten jarraituko du.

lb6s_zte_11.png eusk

 

 

Kontuan izan:

bideratzailean sartzeko gako pertsonalizatua ahaztu baduzu, eranskailuaren originala berreskura dezakezu Livebox 6s berrasieratuta. Horretarako, sartu objektu zorrotz bat 5 segundoz "Reset" izeneko zuloan (bideratzailearen beheko aldean dago).

 

lb6s_zte_10.png eusk

nola konektatu zure ekipoak WiFi bidez MASMOVILen  Livebox 6s (ZTE) bideratzailean?


Zure ekipoak Wi-Fi bidez konektatzeko (eramangarriak, tabletak, smartphonea, etab.) bideratzailearen atzeko aldeko etiketan ageri diren WiFi SAREA izena (1) eta WiFi GAKOA (2) edo QR kodea (3) erabili behar dituzu.

lb6s_zte_12.png eusk

WPS (4)

botoia segundo batez sakatuta ere konekta zaitezke, zure ekipoa protokolo horrekin bateragarria bada.

lb6s_zte_13.png eusk

WPS botoia sakatu ondoren, LED WPS (5) berdea keinuka hasiko da, eta 2 minutu izango dituzu zure gailutik konektatzeko.

 

Nola aldatu WiFi sarearen izena (SSID) eta pasahitza


Gure WiFi sarearen izena aldatzeko, lehenik bideratzailera konektatu behar dugu, eta haren konfigurazio-webgunera sartu:

Boton router euskera yg.png

Konektatu ondoren, menu nagusiaren barruan "Wi-Fi" fitxara (1) joan behar dugu, eta, ezkerreko zutabean, "Wi-Fi nagusia" (2) aukera hautatu.

Orri honetan, hauek konfigura ditzakegu:

  • WiFi (SSID) nagusiaren izena (3)
  • Zure pasahitza (4)

lb6s_zte_14.png eusk

Sare-izenarentzat edozein identifikatzaile hauta dezakegu, baina pasahitzarentzat Wi-Fi sarea behar bezala babesteko eta baimenik gabeko sarbideak saihesteko behar bezain sendoa den bat aukeratu beharko genuke.

WiFi gako on bat aukeratzeko aholkuak:

  • 12 karaktere edo gehiago erabiltzen ditu (gutxieneko tamaina 8 bada ere).
  • Zenbakiak, maiuskulak, minuskulak edota karaktere bereziak konbinatzen ditu.
  • Saihestu erraz asmatzeko moduko gakoak. Sortu ausazko gako hobeak.


WiFi gako on bat hautatzen laguntzeko, sendotasun-adierazle bat sartzen da:

robusta eusk

Gakoak gutxienez 12 karaktere ditu, eta baldintza hauetako hiru betetzen dira gutxienez: 2 minuskula, 2 maiuskula, 2 digitu edo karaktere berezi bat.

media eusk

Gakoak gutxienez 12 karaktere ditu, eta baldintza hauetako hiru betetzen dira gutxienez: minuskula 1, maiuskula 1, digitu 1 edo karaktere berezi 1.

debil eusk

Beste edozein kasutan.

Aldaketak amaitzeko eta gordetzeko, sakatu pantailaren amaieran dagoen "gorde" botoia (5).

Gogoan izan: Wi-Fi sare baten izena (SSID) edo haren Wi-Fi gakoa aldatzen badituzu, berriro konektatu beharko dituzu zure Wi-Fi gailu guztiak (smartphoneak, tabletak, kontsolak...), izen berria (SSID) eta pasahitz berria kontuan hartuta.

Nola aktibatu bigarren mailako SSID bat


Livebox 6s-en SSID nagusiak Wi-Fi banda guztiak aldi berean erabiltzen ditu, baina gailu batzuek banda bakarra erabiltzen duen SSID bat behar dute behar bezala funtzionatzeko; beraz, kasu horietan, banda horren bigarren mailako SSID aktibatu behar da.

Bigarren mailako SSID bat aktibatzeko, lehenengo urratsa bideratzailera konektatzea eta haren konfigurazio-webgunera sartzea da:

Boton router euskera yg.png

Konektatu ondoren, menu nagusiaren barruan"konfigurazio aurreratua" fitxara (1) joan behar dugu, eta, ezkerreko zutabean, "WiFi-aren konfigurazioa" (2) aukera hautatu. Leiho gainerakor bat agertuko da, aldaketa egin dugula baieztatzeko. Horretarako, sakatu "ok" botoia (3):

lb6s_zte_15.png eusk

 

Zabaldu bigarren mailako SSIDen eremua,“ikusi” (4) botoia sakatuta

lb6s_zte_16.png eusk

Eta behar den bigarren mailako SSID aktibatuko dugu (2.4 GHz, 5 GHz edo biak) (5), izena (6) eta pasahitza (7) ere konfiguratuz:

lb6s_zte_17.png eusk

 

Aldaketak amaitzeko eta gordetzeko, sakatu pantailaren amaieran dagoen "gorde" botoia (8).

Nola aktibatu gonbidatuen Wi-Fi sarea MASMOVILen  Livebox 6s (ZTE) bideratzailean


Gonbidatuen Wi-Fi-a oso zerbitzu erabilgarria da, eta gure Livebox 6s bideratzailea du. WiFi sare gehigarri bat da, gonbidatuei Interneterako sarbidea emateko balio duena, haien WiFi sare nagusiaren gakoa eman beharrik gabe. Gainera, Interneterako sarbidea eskaintzen du, zure barneko sareko gainerako gailuetara sartzeko beharrik gabe. Sare horren beste abantaila bat da aktibatu eta handik ordu batzuetara automatikoki itzal dadin programatu daitekeela.

Sare hori aktibatzeko, lehenik bideratzailera konektatu behar dugu, eta haren konfigurazio-webgunera sartu:

Boton router euskera yg.png

Konektatu ondoren, menu nagusiaren barruan, "Wi-Fi" fitxara (1) joan behar dugu, eta, ezkerreko zutabean, "Gonbidatuen Wi-Fi" aukera hautatu (2).

 

lb6s_zte_18.png eusk

Eta elementu hauek dituen menua agertuko da:

  • “Aktibatu/desaktibatu” (3)

    botoiak gonbidatuen Wi-Fi sarea pizteko eta itzaltzeko balio du.

  • “Izena (SSID)” (4)

    atalak gonbidatuen sarearen izena erakusten du. Adibidez, zure haur txikiaren urtebetetzea ospatzen baduzu, "Urtebetetze-Festa" izena defini dezakezu.

  • “Tenporizadorea” (5)

    atalak gonbidatuen sarea aktibatuta egongo den denbora programatzeko aukera ematen dizu. Denbora hori igarotakoan, sarea automatikoki itzaliko da.

  • “Wi-Fi gakoa” (6)

    atalak aukera ematen dizu Internetera konektatzeko zure lagunei eman behar diezun pasahitza zehazteko.


Aldaketak amaitzeko eta gordetzeko, sakatu "gorde" botoia (7).

Nola programatu Wi-Fi sarearen itzaltze eta piztea


Lehenbizi, bideratzailea konfiguratzeko webgunean sartu behar duzu:

Boton router euskera yg.png

Konektatu ondoren, menu nagusiaren barruan "Wi-Fi" fitxara (1) joan behar dugu, eta, ezkerreko zutabean, "Wi-Fi nagusia" (2) aukera hautatu.

Ondoren, sakatu "Definitu WiFi-aren ordu-programazioa" (3).

lb6s_zte_19.png eusk

"WiFi-aren planifikatzailea"

menua agertuko da, eta elementu hauek izango ditu:

  • “Wi-Fi-a etengabe aktibatu” atala (4)

    .

    • Bai” aukera: aktibo egongo da beti.
    • Ez” aukera: desaktibatuta egongo da X ikoroski batekin markatutako orduetan.
  • “Ordu-tarteak” atala (5)

    . Inaktibo zenbat ordu egon behar duen adieraziko dugu.

      <li>Tartea: Wi-Fi aktibatuta dago.</li>
      <li>X Tartea: Wi-Fi desaktibatuta dago.</li>

      </ul>

     

    lb6s_zte_20.png eusk


    Aldaketak amaitzeko eta gordetzeko, sakatu "gorde" botoia (6).

    Nola ikusi nire Livebox 6s-en WiFi konexioen ezaugarriak


    Lehenbizi, bideratzailea konfiguratzeko webgunean sartu behar duzu:

    Boton router euskera yg.png

    Konektatu ondoren, menu nagusian,"Wi-Fi" (1) fitxara joan behar dugu, eta, ezkerreko zutabean, "Wi-Fi ekipoak" (2) aukera hautatu.

    lb6s_zte_21.png eusk

    Orri honetan, bideratzailera WiFi bidez noizbait konektatu diren gailu guztien zerrenda ikus dezakegu. Hiru multzotan banatuta dago:

    • (3)

      Bideratzailearen WiFi-ra zuzenean konektatuta dauden ekipoak.

    • (4)

      W-Fi errepikagailu bateragarri baten bidez konektatuta dauden ekipoak.

    • (5)

      Gaur egun deskonektatuta dauden ekipoak.

    Oharra:

    zerrenda honen gehienezko tamaina 50 ekipokoa da. Lehentasuna dute orain konektatuta dauden ekipoek eta azken konexiorik berriena dutenek.

    Zerrendako gailu bakoitzak jasotako WiFi seinalearen intentsitatearen araberako hondoko kolorea izango du:

    varias intensidades eusk

    Eta ezaugarri hauek adieraziko dira:

    (1) MAC:

    Gailu bakoitzaren MAC helbidea (identifikatzaile fisiko bakarra).
    (2) Izena: Testu-identifikatzailea, gailuak adierazia edo bezeroak eskuz konfiguratua.
    (3) SSID: konektatu zaren Wi-Fi sarearen izena. SSID nagusia, bigarren mailako SSID bat edo gonbidatuen SSID izan daiteke.
    (4) Banda: gailuak bideratzailera zuzenean konektatzeko erabiltzen duen WiFi maiztasun-banda: 2.4 G (2.4 GHz) edo 5G (5 GHz). WiFi errepikagailu bateragarri baten bidez konektatuz gero, Rep-2.4-G (2.4 GHz) edo Rep-5G (5 GHz) adierazi behar da.
    (5) RSSI: Gailutik jasotako Wi-Fi seinalearen intentsitatea, dBm-tan (dezibelio-milivatio).
    (6) RSSI (min): Gailu horretan detektatutako RSSIren gutxieneko balio historikoa.
    (7) RSSI(max): Gailu horretan detektatutako RSSIren gehienezko balio historikoa.
    (8) Azken konexioa: Gailuarekin konexioa ezarri den azken aldia. Formatua: ee/hh/uuuu hh:mm:ss
    (9) Modua: Gailura konektatzeko erabiltzen den Wi-Fi estandarra: Wi-Fi 4 (802.11n), Wi-Fi 5 (802.11ac) edo Wi-Fi 6 (802.11ax).
    (10) Uneko abiadura: Oraingo transmisio abiadura Mb/s-tan (megabit segundoko).
    (11) Jasandako abiadura maximoa: Konexio-moduak jasaten duen gehienezko transmisio-abiadura teorikoa, Mb/s-tan (megabit segundoko).

    lb6s_zte_23.png eusk

     

     

    KONEKTATU GUREKIN