Iraupen-konpromisoa.
3 hilabeteko iraupen-konpromisoa hilabete honetan kontratatzen baduzu. Epe horren aurretik ematen baduzu baja, 229,9 € ordaindu beharko dituzu instalazioaren kostuagatik (ezin da hainbanatu). Finkoa (aldi baterakoa edo behin betikoa) instalatuta dagoenetik hasten da aplikatzen iraupen-konpromisoa. Zerbitzuan baja emanez gero eta 30 egun natural igaro aurretik ekipoa itzuli ezean, 121 €-ko penalizazioa ordaindu beharko da (BEZa barne).
Telefono mugikorrak eta beste gailuak.
Zure tarifaren linea nagusiari lotuta, telefono mugikor bat edo eskaintzen dizkizugun gailuetako bat eros dezakezu. Kasu horretan, 24 hilabeteko iraupen-konpromisoa eta 181,5 €-ko gehieneko penalizazioa aplikatuko da tarifan, BEZa barne, gailuaren sustapen-prezioagatik.
Linea gehigarrietarako ere beste prezio batean eskura daitezke, baina ez dute iraupen-konpromisorik, ezta penalizaziorik ere.
Telefono mugikorrak edo gailuak kosturik badu, ordainketa bakarra egingo da lehenengo hilabetean, eta gero ez dizugu ezer kobratuko.
Roaminga eta nazioarteko deiak.
Deitu eta erabili zure datuak Europar Batasuneko herrialde guztietan, Espainian egongo bazina bezala.
Kontsultatumugikorra beste herrialde batzuetan erabiltzen duzunean dituzun datuen tarifak eta roaming bidezko deiak. Espainiatik beste herrialde batzuetara nazioarteko deiak egiteko,
kontsultatu gure nazioarteko tarifak. Mugikorretik nazioarteko beste herrialdeetara deitzeko bonu bat ere gehitu dezakezu.
Barne hartzen ez dituen kostuak.
SMSak: estatuko zenbakietara bidaltzearen kostua 0,50 € izango da, BEZa barne; Espainiatik EB kanporako SMSena 0,90 €, BEZa barne; eta EBtik kanpoko herrialdeetara roaming bidez bidalitako SMSena, 1,50 € BEZa barne.
Zenbaki berezietarako deiak: tarifa bereziko zenbakietarako deiak (901, 902, 70X, etab.) ez daude sartuta,
kontsultatu tarifak.
Kontratuaren iraupena.
24 hilabeteko iraupena izango du hasieran, eta automatikoki luzatuko da epe bererako, hasierako indarraldia igaro ondoren.
Zerbitzuaren erabilera.
Debekatuta dago ahots-zerbitzua “haurrak zaintzeko gailu” gisa, “walkie-talkie” gisa edo antzeko zerbitzuetarako erabiltzea.