Eramangarritasuna baliatzen da beste operadore bateko bezero batek bere zenbakia mantenduta Másmóvilera etorri nahi duenean.
Kontratazioa egiten duzunean, linea aldatzeko eskatuko diogu zure aurreko operadoreari. Une horretan hasten da eramangarritasun-prozesua.
Gu arduratuko gara guztiaz. Zure betiko mugikor-zenbakia gordeta MÁSMÓVILera etorri nahi baduzu, eramangarritasuna eskatu beharko duzu gure webgunean, 1473 telefonora deituta edo baimendutako denda eta banatzaile batera joanda.
Zure egungo operadorearekin harremanetan jarriko gara zure betiko zenbakia MÁSMÓVILera ekartzeko. Beraz, ez duzu baja eman beharko zure aurreko operadorean, horrela eginez gero zenbakia galduko baitzenuke.
Ez baduzu nahi edo ezin baduzu eramangarritasuna eskatu iraupen-konpromisoa duzulako, beste alta bat ere egin dezakezu, eta telefono-zenbaki berri bat lortu MÁSMÓVILekin.
MÁSMÓVILerako eramangarritasuna eskatu aurretik, txartelean duzun saldo guztia gastatzea gomendatzen dizugu. Oraingoz, ez dago operadoreen arteko saldoa intsuldatzeko modurik.
Eramangarritasun mugikorrerako epea 2 lanegunekoa da. Eramangarritasuna egiten den egun zehatza SMS bidez jakinaraziko dizugu.
Finkoaren eramangarritasun-epea 4-7 lanegunekoa da instalazioa egin ondoren.
Nahi baduzu, egoera ere kontsultatu dezakezu, gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin harremanetan jarrita.
GEHIEN BILATZEN DENA
LAGUNTZA
BESTE ZERBITZU BATZUK
ESTEKA INTERESGARRIAK