Bezeroa ez bazara, deitu

Baja eman dut edo bertan behera utzi dut (atzera egin dut). Nola itzul dezaket gailu bat?

Baja emanez gero zuntz-bideratzailea itzultzea

Zure baja-eskabidea jasotzen dugunean, zure telefono mugikorrean jasoko dituzu egin beharreko urratsen jarraibideak, edozein posta-bulegotan entregatzeko aukera izan dezazun, beste ezer ordaindu gabe. SMSa jasotzen duzunetik aurrera, 30 eguneko epea duzu bideratzailea itzultzeko. Hartu gailu guztiak (bideratzailea, deskodetzailea, telebistaren agintea, kableak...), eta sartu dena kartoizko kaxa batean. Gailu guztiak pakete berean jarri behar dira.
Bilatu hurbilen duzun posta-bulegoa, eta bidali handik paketea. Ez duzu ezer ordaindu beharko. Zurekin eraman beharko duzu bidali dizugun SMSan iritsi zaizun kodea.
 

Baja emanez gero deskodetzailea itzultzea


Zure baja-eskabidea jaso ondoren, zure telefono mugikorrean jasoko dituzu jarraibideak, edozein posta-bulegotan entregatzeko aukera izan dezazun, beste ezer ordaindu gabe. 
SMSa jasotzen duzunetik aurrera, 30 eguneko epea duzu deskodetzailea itzultzeko.
 
Gailu guztiak pakete berean jarri behar dira. Hartu gailua eta daukazun deskodetzailearekin lotutako agintea, eta sartu dena kartoizko kaxa batean.
 
Bilatu hurbilen duzun posta-bulegoa, eta bidali handik paketea. Ez duzu ezer ordaindu beharko. Zurekin eraman beharko duzu bidali dizugun SMSan iritsi zaizun kodea.
 

Atzera egin ondoren produktu bat itzultzea

Produktua entregatzen dizugun egunetik aurrera, 14 egun dituzu itzultzeko, zure erosketarekin gustura ez bazaude. Jarri harremanetan Bezeroarentzako Zerbitzuarekin (dei horren prezioa erabiltzen duzun operadorearen araberakoa izango da), adierazi eskaeran atzera egin nahi duzula, eta esango dizugu zer egin behar duzun.
Itzultzea erraza da, Posta baten bidez egin behar duzu, gehienez 10 laneguneko epean. Bezeroarentzako Zerbitzura deitu ondoren, KODE bat bidaliko dizugu, SMS bidez, itzulera egiteko. Garrantzitsuena, itzulketa baliozkoa izan dadin, baldintza hauek bete behar dira atzera egiteko eskubide hori egikaritu ahal izateko::
  • Entregatu zizuten material guztia itzuli behar duzu, behar bezala enbalatuta, egoera ezin hobean, jatorrizko kaxa eta salmenta-paketearen jatorrizko edukiaren osagarri guztiak (CDak, liburuxkak, argibideak, kableak, osagarriak, bateria eta abar) jatorrizko poltsetan sartuta (poltsetan sartuta bazeuden), leiar eta pantailen babesgarriak ongi jarrita eta okerreko erabileraren edo manipulatu izanaren seinalerik gabe.
  • Telefonoaren serie-zenbakiak bat etorri behar du jatorrizko kaxan agertzen denarekin.
  • Produktuarekin batera, erosketa-fakturaren kopia bat bidali behar diguzu.
  • Zenbatekoa itzuli aurretik, enbalajearen eta artikuluaren osagarrien egoera egiaztatu behar dugu.
     

Azken ordainketa egin beharrean terminala itzultzea


Azken ordainketa egin beharrean terminala itzuli nahi baduzu, azken kuota (24.a edo 36.a) ordainduko duzun hilaren 1etik 20ra bitartean egin beharko duzu.
Garrantzi handikoa da produktua itzultzeko prozesuan kontuan hartu beharreko betekizun jakin batzuk ezagutzea:
  • Terminalak piztu egin behar du
  • Ezin du pantaila hautsia izan
  • Ezin du izan PIN/gailu/hatz-marka/aurpegi-ezagutza bidezko blokeorik.
  • Desaktibatua eduki behar du kokapen-funtzionalitatea
     
Terminala MasLife denda batean itzul dezakezu
, nahi duzun MasLife saltokian. Terminala eta bateria eraman behar dituzu, eta dendan eskuratuko dizuten “Jabetza aldatzeko entrega-baldintzak” dokumentua sinatu beharko duzu.

KONEKTATU GUREKIN